ZINEFORUMA

Hitzezkoa eta hitzik gabekoa barne hartzen dituen ikus-entzunezko komunikabidea da zinema. Oso moldakor, errealitateaikuspegi ezberdinetatik eta oraingo, iraganeko eta etorkizuneko era guztietako istorioak ezagut.

Jarduera hau lagungarri izango zaigu dibertsitate pertsonala, genero-berdintasuna eta komunikazio-moduak jorratzeko eta horretaz guztiaz hausnartzeko.

Garapena:

  • Pelikula ikustea: 90 minutu
  • Solasaldia: 30 minutu

HITZALDI-SOLASALDIA

Hitzaldi-solasaldia, kultura-liluramendurako tresna gisa. Jarduera honek aisialdia eta garapen pertsonala bateratzeko aukera ematen du.

Jarduerari esker, hainbat emakume nabarmeni buruzko ezagutza zabaltzen dugu herritarren artean. Emakume horiek historian, zientzian, kulturan, literaturan eta artean izandako balioak eta egindako ekarpenak agerian jartzen dute lorpen pertsonalak ez direla beti modu berean aintzat hartzen gizona izanda eta emakumea izanda.

Garapena:

  • Kultura-hitzaldia: 6 minutu
  • Solasaldia: 30 minutu

¿HABLAMOS?

Entzute aktiboko lantegia

Gure bizitzaren gaineko kontrola ez galtzeko eta gatazka kudeatzeko gakoak.

Geure buruarekin eta gainerako pertsonekin harremanetan egoten ikasteko lantegia.

Autozainketa eta enpatia.

Helburuak:

  • Parte-hartzaileak ahalduntzea, beren beharrekiko konexioan oinarrituta.
  • Entzute enpatikoan trebatzea.
  • Gatazkak kudeatzea eta elkarlaneko guneak sortzea.

Metodologia:

  • Talde-dinamikak.
  • Errealitateko benetako egoerak ulertu eta esperimentatzea, ingurune seguru baten barruan.

Garapena:

  • 90 minutuko saioak
  • Ondoz ondoko bi egunetan

KONEXIO SEGURUA

Nola handitu emakumeen konfiantza eta segurtasuna Interneten eta sare sozialetan.

Adina: 45 urtetik gora.

Lantegi honetan arrisku horiek eta haiei aurre egiteko moduak lantzen dira.

Emakumeek Interneten erabilerari buruzko zalantzak eta beldurrak azaldu ahal izango dituzte ingurune seguru batean, eta, mentore baten eskutik, eskuragarri dituzten teknologiak errazago erabiltzen ikasiko dute. Horrela, ahaldundu egingo dira gizartearen barruan.

  • Pasahitzak
  • Ziberjazarpena, sextinga eta sexu-estortsioa
  • Teknoadikzioak
  • Sareko iruzurra: phisinga
  • Zabor-posta: spama
  • Gezurra: fake
  • Birusa eta malwarea

Garapena:

  • 90 minutuko saioak
  • Ondoz ondoko bi egunetan

Hitz egingo dugu?

Teknologiarekin, kulturarekin edo ondarearekin lotutako jarduera bati buruz pentsatzen ari bazara, jarri gurekin harremanetan eta azal iezaguzu zure ideia edo beharrak. Segur aski, laguntzeko aukera izango dugu, eta zurekin elkarlanean jarduteko. Adituak gara genero-ikuspegidun esperientziak eta jarduerak diseinatzen eta garatzen.

Kontaktua: 667337230 – 630159588
Email: veintedieciocho@hotmail.com