Berdintasun-ideien sorkuntza iradokitzea, eta emakumeak teknologiaren esparruan duen irudia eta rola alda dadila ahalbidetzea.
Ekintzailetza teknologikoan erreferenteak izan daitezkeen gertuko emakumeak eta horiek egindako ekarpenak ikusgai jartzea.
Talde-lana eta haien parte-hartzea sustatzea, ideia, produktu eta zerbitzu teknologikoen garatzaile gisa.
Familien inplikazioa handitzea, arazoaz kontzientziatzeko eta aldaketa motibatzeko, eta, horrela, alabei genero-rolak gainditzen laguntzeko eta semeei prozesu horretan emakumeen parte-hartzea behar-beharrezkoa dela ulertarazteko.
Herritarrei ikusaraztea emakumeek berdintasun-baldintzetan parte hartu behar dutela lan-esparru teknologikoan eta enpresetan, betiere gizarte bidezkoagoa eta askotarikoagoa lortu nahi badugu.