COVID-19
Lantegiek COVID-19aren aurkako protokolo berezia dute, parte-hartzaileen gehieneko kopurua nahiz segurtasunari eta higieneari lotutako neurriak barne dituela.
Ordubete eta 30 minutu irauten dute gehienez. Bi lantegi egin daitezke goiz edo arratsalde berean. 30 minutuko atsedenaldia egiten da beti, ekipamenduak eta gainerako materialak garbitzeko. Parte-hartzaile bakoitzak bere materiala izango du, eta ez du partekatuko.
LABORATORIO DE PROGRAMACIÓN
Jardueraren helburuak:
Lehen saioan, parte-hartzaileek joko-egitura bat sortuko dute, eskainitako edukietan oinarrituta.
Bigarren saioan, neskatilek proiektu honetarako beren-beregi prestatutako tresna teknologiko bat erabiliko dute, kodeak aldatzeko eta berregiteko nahi duten emaitza lortu arte.
Zer egin behar dute parte-hartzaileek?
Aurkitzen dituzten arazoak aztertu eta jarraibideen sekuentzia logiko bat sortu, planteatutako arazoari irtenbide bat emateko.
Proben zailtasuna handituz joango da, programa baten funtzionamendu logikoarekin trebatu ahala.
DANCE inCODEÂ (2019)
Programazio-lerroak denbora errealean itzultzeko aukera ematen du programa horrek, eta, beraz, kode bakoitza idatzi ondoren emaitza egiaztatzeko, 3D egoera batean.
Ordubete eta 30 minutuko saioetan, ikuspegi espazialarekin (3Darekin) jarriko dira harremanetan parte-hartzaileak, eta egoera birtual batean mugitzen diren pertsonaien programazioarekin egingo dituzte praktikak. Pertsonaiak mugitu eta dantzatu egiten dira, eta programatutako kode-lerroei erantzuten diete.
KREA
Produktu edo zerbitzu teknologiko bat sortzeko lantegia da. Neskatilak oinarrizko produktu edo zerbitzu teknologiko bat garatzen hasten dira lehenengoz. Egitura, edukiak eta interaktibitatea garatzen dituzte.
ASMATU
Lantegian, bokazio zientifiko eta teknologikoak estimulatzeko eta horietan laguntzeko berariaz garatutako materiala erabiltzen da.
Irudimena landuz, elkarrizketa bat sortzen da pertsonak irudika dezakeenaren eta ideia hori errealitatera eramateko moduaren artean.
KONEXIO SEGURUA
Teknologia berriek hainbat aukera eta onura dakarzkiote gizarteari. Hala ere, arrisku berriak ere sorrarazten dituzte, eta informazioa behar dugu horiei aurre egiteko.
Lantegi honek Interneteko segurtasunaren alorreko arrisku orokorretako batzuk jorratzen ditu, rol-jokoen eta escape room edo ihesgelen bidez.
Kontaktua: 667337230 – 630159588
Email: veintedieciocho@hotmail.com