IKUSGAITASUNA

Azken urteetan ahalegin handia egin bada ere, emakumeen ehunekoa oso txikia da oraindik karrera teknikoetan eta IKTen sektorean.

«Women in tech» ikerketaren arabera, 2015ean, lanbide guztietan zihardutenen % 57 emakumea zen, baina % 25 besterik ez informatikarekin eta konputazioarekin lotutako lanpostuetan.

1985etik gainbehera etorri da datu hori (mundu osoan): emakumeen % 41ek utzi egiten du karrera; gizonen artean, % 17koa da kopuru hori. Emakumeek aipatzen dituzten arrazoiak hertsiki lotuta daude lidergo-postuetara iristeko zailtasunarekin, beren enpresetan aurrera egiteko dituzten aukera bakanekin eta soldataren desparekotasunarekin. Askotan, arrazoi horien eraginez emakumeak ez dira pozik egoten beren lanpostuetan eta beste lan-esparru batzuetara jotzen dute.

Zer egin dezakegu joera hori geldiarazteko eta gure enpresetako profil teknikoetan gertatzen den genero-arraila murrizteko?

MENTORIZAZIOA

Zenbat emakume zientzialari edo ekintzaile handi ezagutzen dituzte neskek?

Zergatik pentsatuko du neska horietako batek bere etorkizuna teknologian egon daitekeela, baldin eta bere familiak «zuk egin dezakezu» esaten ez badio, horretarako baliabideak eskaintzen dizkion ikastetxe batean ikasten ez badu eta, batez ere, emakume bakar batek ere «nik egin nuen; zuk, zergatik ez?» esaten ez badio?

Mentorizazioa erreminta eraginkorrenetako bat da jarrerak aldatzeko eta, batez ere, emakumeen eguneroko lanari ikusgaitasun handiagoa emateko; hain zuzen ere, ikasketa teknologikoetako ikasgeletan edo beren enpresetako garapen teknologikoko departamentuetan gutxiengo bat izan arren beren lekua hor dagoela jakin dutenen lanari.

Emakume horiek dira neska parte-hartzaileei haien lan-etorkizuna teknologiaren esparruan egon daitekeela sentiarazteko pertsonarik egokienak.

InCode PROIEKTUA

InCode Neskak orientazio akademikorako eta sentsibilizaziorako proiektu bat da. Helburu hauek ditu: batetik, neskek jakitea behar bezala kontrola dezaketen eta adierazteko erabil dezaketen erreminta dela teknologia eta, bestetik, nesken artean programazioarekiko interesa areagotzea, aukerako etorkizun profesionaltzat har dezaten.

Proiektu honi esker, neskak proiektu teknologikoak garatzen hasten dira lehenengoz, eta, oinarrizko mailan izan arren, teknologia programatzeko eta diseinatzeko gai direla ikusten dute.

PROTAGONISTAK

9 eta 14 urte arteko neskatilak.

Lantaldeak adinaren arabera banatzen dira: 9 eta 11 urte artekoak lehen mailan, eta 12 eta 14 urte artekoak bigarren mailan. Maila bakoitzak programazioari buruzko eduki teorikoak eta praktikoak jorratzen ditu, eta beren gaitasunetara egokitutako lantegiak egiten dituzte.

METODOLOGIA

  • Teknologiaren esparruan emakumeak ikusgai egitea, ezagutza teknologikoen transmititzaile gisa.
  • Lankidetzarako eta talde-lanerako inguruneak sortzea, oinarrizko mailan produktu edo zerbitzu teknologiko bat garatzeko.
  • Ingurune teknologikoan garatu behar diren konpetentziak eta trebetasunak ikusgai egitea.
  • Programazio-saioetarako eta lantegietarako berariaz diseinatutako tresna teknologikoak erabiltzea.

PENTSAMENDU KONPUTAZIONALA

Pentsamendu-mota hori erabiltzen da programazioan lan egiteko.

Problema baten azterketan oinarritzen da; problema hori zati txikiagotan banatzen da, gero zati horietako bakoitzari irtenbideak emateko.

Kontaktua: 667337230 – 630159588
Email: veintedieciocho@hotmail.com